jump to navigation

Article “La investigació dels usos lingüístics en los territoris de llengua catalana” en euskera 21 Setembre 21UTC 2012

Posted by xarxes in sociolingüística.
Tags: , ,
trackback

L’any 2004 vam publicar amb en F. Xavier Vila un article sobre “La investigació dels usos lingüístics en els territoris de llengua catalana” a la revista BAT, del Soziolinguistika Klusterra, en euskera. L’article ja és accessible en línia:

Sorolla, Natxo; Vila, F. Xavier (2004) Katalanez egiten duten lurraldeetako hizkuntza erabileren ikerketa dins BAT Soziolinguistika aldizkaria (pp. 113-127). 2004ko abendua (Desembre de 2004 – nº 53). Andoain: Soziolinguistika klusterra. En línia.

Katalanez egiten duten lurraldeetako hizkuntza erabileren ikerketa

Xavier Vila, Natxo Sorolla
  1. HIZKUNTZA DIMENTSIOEN IKERKETA ETA ZENBAIT ALDERDI TEKNIKO.
    1. Hizkuntzaren piramidea

Hizkuntza errealitatea konplexua eta dimentsio anitzekoa da, eta, horrenbestez, zaila da hari ikuspegi global batetik heltzea. Linguistikaren zati handi batek nahiago izan du arreta guztia haren alderdietako batean jartzea: hizkuntza sistematzat hartzen duen alderdian, alegia. XX. mendean zehar, egiturazko diziplinak gainerakoak baino gehiago garatu dira.Eta horrek ez du esan nahi beste diziplina batzuek gai horretan aurrerapenak egiten jarraitu ez dutenik. Psikologiari eta pedagogiari lotutako gaiek hizkuntzen ezagutza eta jabetzea izan dute helburu; soziologia, berriz, erabileraz arduratu da; eta, azkenik, psikologia sozialarekin zerikusia dutenek ideologiak, jarrerak eta irudikapenak aztertu dituzte, bereziki.

Piramide baten bitartez (1. irudia), lau dimentsio horien arteko malgutasuna grafikoki irudika daiteke; magnitudeei piramideko erpin bana dagokie.

1. irudia. Hizkuntzaren piramidea

53kat1

Besteak beste, horrelako irudikapenek lau dimentsioen arteko harremana erakusten dute, edozein angelutatik begiratuta ere. Ikuspuntua edozein dimentsiotan jarri eta hari begira jarraitzen badugu, beste hirurak ere ikusten ditugu, hizkuntza konplexua erabat ulertzeko dimentsio guztiak aintzat hartu behar direlako erakusgarri. Gainera, dimentsio bakoitzari erpin bat egokitu izanak dimentsio horiek independenteak ez, baizik eta gainerako gizarte dimentsioekin lotuta daudela nabarmendu nahi du; alegia, hizkuntza erabilerek komunitate baten era guztietako erabilerekiko loturak dituztela.

  1. Erabileren tipologia

Gizarte eleaniztasuneko eta banako eleaniztasuneko egoeretan, hizkuntzen erabilera ez da homogeneoa eremu guztietan, eta linguistikaren hastapenetatik horren garrantzia nabarmendu zen. Fergusonek diglosiaren kontzeptua ezarri zuen, eta erabilera formal eta instituzionalizatuak eta familia erabilera espontaneoak bereizi zituen. Orobat, Fishmanek banaketa hori berretsi du hizkuntza ordezkapenaren itzultze prozesuetan, eta familia erabileretan jarri du arretarik handiena.

Hala, estrategia nagusiek pertsonen arteko erabilerak eta erabilera instituzionalak bereizten dituzte. Funtsean, pertsonen arteko erabilerak banakoen arteko erabilerei lotuta daude, eta, horietan, zenbait formaltasun maila bereizten dira. Fishmanen printzipioei jarraituz, familia erabilera eta etxetik kanpoko erabilera argi eta garbi bereizten dira, eta lehenari berebiziko garrantzia ematen zaio. Bereizketa hori familiaren instituzioak duen garrantziari zor zaio; izan ere, garrantzi handikoa da gizarte gehienetan –baita mendebaldeko industriondoko gizartean ere–, eta eragin handia du hizkuntzen mantentzean/ordezkapenean eta gainerako gizarte gaitasunetan.

Bigarren erabilera motak, erabilera instituzionalei dagokienak, komunikazio harreman instituzionalarekin du zerikusia; hau da, hezkuntzarekiko, administrazioekiko, sektore sozioekonomikoarekiko eta hedabideekiko komunikazioarekin, besteak beste. Hizkuntza plangintzako programetan oso kontuan hartzen dira erabilera horiek; izan ere, instituzioek erabilera horietan parte hartzen dutenez, hizkuntza politikek erraz eragin dezakete horietan. Bereziki, eskaintza eta kontsumoa neurtzen dira.

  1. Adierazgarritasuna edo zehaztasuna.

Gizarte Zientzien arloan, ikuspegi makrosozialen eta mikrosozialen arteko eztabaida puri-purian egon da betidanik. Eztabaida akademiko horrek metodologia anitzeko ikuspegietara jo du; horren haritik, makro eta mikro ikuspegiak nahastu dira, eta ikuspegiaren hautaketa ikerketaren helburuari egokitu zaio. Kataluniako soziolonguistikan, berriz, aldaketa kualitatibo hori ez da oraindik behar bezala garatu, eta oraindik ere makroaren eta mikroaren arteko elkarrizketa arina falta da.

Eztabaida honetan datza: ikerketa adierazgarria ala zehatza egin nahi izatean. Ikerketa makrosozialek ondorioen adierazgarritasunari ematen diote garrantzia, laginetik lortutako emaitzak aztertutako lagun guztiengan eragin dezaketela egiaztatzen dutelako. Ikerketa mikrosozialek, aldiz, zehaztasuna baloratzen dute; hau da, gizarte gertakari jakin bat azaltzeko gaitasuna. Hala, ikerketa makrosozialaren ondorioak ez dira batere sakonak, eta ñabardura gutxi dituzte; baina lagina hartu deneko biztanleria osoari aplika dakizkioke, arazorik gabe. Ikerketa mikrosozialak, berriz, oso informazio osoa eta dokumentatua, ñabardura askokoa, lortzen du aztertutako laginetik, baina zail du informazio horrek aztertutako herritarrengan zenbaterainoko eragina duen neurtzea.

Bi horien tartean, gizarte sareen analisiaren paradigma dago; horrek elkarreraginari ematen dio lehentasuna, ez banako gaitasunei. Banako nodoen integraziotik abiatuta, gizarte egitura garatzen du, eta horrek aukera ematen dio banan banako elkarreraginak eta gizarte egituraren ikuspegi orokorra batera aztertzea.

  1. Azterketa kuantitatiboa

Azterketa makrosozialak baliabide kuantitatiboak erabiltzen ditu. Ohikoenak oinarri unibertsaleko teknikak, lagin oinarriko teknikak eta kalkuluak dira.

  1. Errolda azterketak

Errolda azterketak unibertsalak dira; hau da, lurralde bateko herritar guztien informazioaren beharra dute. Errolda azterketak administrazio baliabideak dira, administrazioek biztanleei buruzko informazioa lortzeko eginak. Hori kontuan hartzekoa da analisi zientifikoa egiterakoan, biztanleek erantzuna erabili egin dezaketelako, politika publikoetan eragiteko. Esaterako, Belgikako errolda linguistikoaren kasua dugu gertakari horren adierazgarri; izan ere, hizkuntza lurraldeetako mugak aldian-aldian nabarmentzeko erabiltzen zen errolda, eta herritarrek hori aintzat hartzen zuten erantzuterakoan.

  1. Lagin oinarriko azterketak

Errolda eragiketak orokorrak eta izugarri garestiak direnez, soziolinguistikan lagin oinarriko ikerketak ugaritu dira: inkestak. Biztanleen lagin txiki bat hartzen da, zenbait aldagai aintzat hartuta (sexua, adina edo herriaren tamaina, esaterako), eta, lagin hori oinarri hartuta, landa azterketa egiten da; ondoren, estatistika printzipioei jarraituz, emaitzak herritar guztiei aplikatzen zaizkie.

Ikerketa bakoitza eredu analitiko jakin baten esparruan egiten da; zer galdetzen den, nola galdetzen den, galderak zer ordenatan jartzen diren, lagina egiterakoan kontuan hartu beharreko aldagai nagusiak zein diren… erabakitzen da. Hori dela eta, azterketa kuantitatiboek adierazgarritasuna lortzea dute helburu. Hala ere, inkesten emaitzak inkesta horiek egin diren esparruaren berezkoak dira, eta kontu handiz ibili behar da serie desberdinetan egindako inkesten emaitzak alderatzean. Alabaina, esan beharra dago balio handiko informazioa ematen digutela, serie demoskopikorik eskura ez badugu.

Bestetik, kontuan hartzekoa da azterketa kuantitatiboak oso garestiak direla, eta, horrenbestez, gehienetan gobernuko erakunde publikoek hartzen dutela horiek egitearen ardura. Eta praktika zientifikoak ezin du gertakari hori alde batera utzi. Izan ere, hizkuntzen barneko administrazio mugak direla eta, ikerketak lurraldez lurralde banatzen dira. Beraz, interpretazioek ere lurraldez lurraldekoak behar dute, eta nekez proposatzen dira lurralde arteko edo administrazio mugako eremuen arteko interpretazioak; ondorioz, etenak agertzen dira, behin eta berriz.

Inkestei dagokienez, batetik, eduki soziolinguistiko argia eta hizkuntzaz kanpoko aldagai gutxi dituzten inkestak ditugu, eta, bestetik, ikerketa gai orokorragoak edo zenbait gai batera ukitzen dituzten inkestak (azken horiek gai soziolinguistikoak ere hartzen dituzte barne, batzuetan beste batzuetan baino garatuagoak).

  1. Kalkuluak

Azterketa zehatzik ez dagoen kasuetan, aztarna batzuk erabiltzen dira kalkuluak egiteko. Esaterako, Zaragozan edo Madrilen katalanez egiten duten lagunen kopurua kalkula daiteke –errore marjina handiz bada ere–, biztanleen jatorritik abiatuta. Kalkulu horren balioa eskasa da, baina laguntza handikoa izan daiteke datu zehatzagorik ezean, eta, betiere, lortu nahi ditugun ondorioen garrantzia aintzat hartuta.

  1. Azterketa kualitatiboa

Azterketa kualitatiboak kasu azterketa erabiltzen du, normalean aldez aurretik ezarri diren gizarte tipologia batzuen, tipo ideal batzuen, ezagutzan sakontzeko: hizkuntza aldetik mistoak diren familien seme-alabak, familia immigranteak, auzo jakin batzuetan ezarritako gaztelania hiztunak, bizitoki eremuz eta gizarte mailaz aldatzen diren herritarrak… Tipologia horiek aztertzeko, zenbait metodo erabiltzen dira: elkarrizketak, behaketa parte-hartzailea, bizitzen historiak, eztabaida taldeak eta esperimentazio teknikak.

  1. Datuen tipologia
    1. Aitortutako datuak

Ikertzaileak hala eskatuta, aztergai diren pertsonek ikertzailearen esku uzten dituzten datuak dira. Datu horiek lortzeko, metodologia hauek erabiltzen dira, normalean: erroldak, inkestak eta elkarrizketak.

  1. Behatutako datuak eta adierazleak

Behaketa izeneko teknikaren bitartez, ikertzaileak errealitatea behatu eta aztertzen du. Aitortutako datuetan, aztertutako pertsona da errealitatea behatzen duena, eta ikertzaileari ematen dio ikuspegi horren berri. Ez du aurrekari askorik, eta, normalean, azterketa kualitatibo eta etnografikoak egiteko edo hizkuntza paisaia aztertzeko erabiltzen da. Kontuan hartu behar da adierazgarritasuna lortu ohi dela behaketa kolektibo itxietan egiten denean (ikasleen artean, esaterako).

  1. Datu esperimentalak

Ikerketa esperimentala psikolinguistikari lotzen zaio, bereziki. Diziplina horretan, aldagaiak kontrolatu eta erabili egiten dira, pertsonek aldaketa horien aurrean dituzten erreakzioak ulertu ahal izateko, eta, hala, aldagai guztiak kontrolpean edukita, portaeraren arrazoiak ezagutu ahal izateko.

  1. Behatutako datuen eta aitortutako datuen arteko eztabaida.

Behatutako datuak, adierazgarriak badira, aitortutako datuak baino hobeak izan ohi dira; izan ere, erabat estandarizatuta daude, eta, hala, aztertutako kasu guztietan, “katalanez asko egin” esamoldea era berean ulertzen da, pertsona bakoitzaren pertzepzioa aintzat hartu gabe.

Jakinaren gainean dauden herritarrek eta ikertzaileek ez dituzte azterketa demolinguistiko handiak begi onez ikusten, aitortutako datuen ondorio direlako, eta, horrenbestez, inkestatuak gezurra esateko aukera duelako, datuak argitaratzen direnean askotan gertatzen den bezala. Hori dela eta, emaitzak behin eta berriz susmopean jartzen dira. Dena den, esan beharra dago oztopo horrek bere oinarria duela, eta, azterketetan oraindik garatu ez bada ere, ondoren aztertuko ditugun zenbait egilek oinarri hori aipatu dute jadanik. Hala eta guztiz ere, datuen izaeraren inpaktua akademikoki aztertu behar da, bai eta desadostasun hori azaldu ere.

  1. Datuen balioa

Askotan, ikerketen kalitatea eskasa da, barne baliorik edo kanpo baliorik ez dutelako. Lehen kasuari dagokionez, Aragoiko 1981eko erroldan [Fuellas 1983] galdera hau egiten zen:

Aragoiko eskualdeko berezko hizkerarik ezagutu edo erabiltzen du?

X bat ipini dagokion laukian.

1.  Ez, 2.  Ulertzen du, 3.  Hitz egiten du

Jatorrizko testuan, galdera gaztelaniaz eginda dago (¿Conoce o utiliza algún habla propio de la región aragonesa?), eta bi hitzen arteko genero komunztadurarik ez da gorde (habla eta propio). Hori ez ezik, galderak ez du ezagutzen eta erabileren arteko bereizketarik egiten, eta hainbat modutan interpreta daitezkeen kontzeptuak biltzen ditu: esaterako, Aragoiko eskualdeko berezko hizkera kontzeptuaren barruan, gaztelania egon daiteke edo ez.

Bestetik, kanpo balioa ere ez da nahikoa. Ikus ditzagun elkarrengandik oso gertu dauden Bonansa eta Benasc herrietan jaso diren emaitzak:

Herria Ez Ulertzen du Hitz egiten du
Bonansa 66 0 1
Benasc 189 166 426

Bonansan historikoki katalanez hitz egin izan da, eta, beraz, ez da posible bertan katalan hiztun bakarra egotea. Benascen, aldiz, katalanaren eta aragoieraren arteko trantsizio eremuan egonagatik ere, katalan hiztun gehiago daude. Horrelako kontraesanak Franja de Ponent izeneko eskualde osoan zehar errepikatzen dira, eta, beraz, emaitzak baliogabetzat jo behar ditugu.

Jarraian, Katalan Herrialdeetan egiten diren azterketa mota guztiak aztertuko ditugu, bai eta horiei buruz eztabaidatuko ere.

  1. KATALAN HIZKUNTZAREN EREMUKO ERABILEREI BURUZKO IKERKETA
    1. Errolda azterketak
Urtea Eremua Edukia Metodologia
1861-1921 L’Alguer Erroldaren araberakoa
1975 Bartzelonako probintzia Familia erabileraGaitasuna:C, P, E Lagina / Biztanle guztiak
1981 KataluniaFranja de Ponent Gaitasuna: CGaitasuna: C, P Biztanle guztiak
1986 Katalunia,Valentzia, Balear Uharteak Gaitasuna:C, P, L, E Biztanle guztiak
1991 Katalunia,Valentzia, Balear Uharteak Gaitasuna:C, P, L, E Biztanle guztiak
1996 Katalunia Gaitasuna:C, P, L, E Biztanle guztiak
2001 Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak Gaitasuna:C, P, L, EErabilera: Val d’Aran Biztanle guztiak

Lehen errolda linguistikoak XIX. mendearen erdialdean egin ziren, Belgikan, Suitzan, Irlandan, Hungarian, eta Italian. Ondoren, Italiako 1861. urteko erroldan, katalanaren datu soziolinguistikoak ageri ziren lehen aldiz; zehazkiago, Sardiniako l’Alguer hiriko datuak dira, bertan katalan hiztunak biltzen baitziren. 1975 arte, ez dugu antzeko estatistika eragiketarik aurkitu Bartzelonako probintzian. Urte hartatik aurrera, Espainiako estatu erroldak ezarri ziren, 10 urtean behin (1ez amaitzen diren urteetan egiten dira). Katalana hizkuntza ofiziala den komunitateetan –lurralde guztietan ez, beraz–, hizkuntzari buruzko galderak sartzen hasten dira, eta, kasu batzuetan, errolda eragiketa –garrantzi txikiagoa du, eta 5 urtean behin egiten da– hizkuntzari buruzko galderak ere sartzeko aprobetxatzen da. Azken urteetan, udaletxeen bajak eta altak aintzat hartuta eguneratzen da errolda, eta, beraz, litekeena da gerora tresna soziolinguistiko gisa desagertzea.

Aurreko urteetan bildu diren informazioak gaitasunari buruzkoak izan dira, eta 2001ean egin zen azken erroldan baino ez dira hizkuntza erabilerei buruzko galderak sartu; zehazkiago, Val d’Aran eremuan –okzitanieraz egiten da bertan–, jatorrizko hizkuntza eta etxean eta lanean erabiltzen den hizkuntza aztertu ziren. Institut d´Estatistica de Catalunya erakundeak aparteko galdera sorta bat prestatu zuen, gainerako galdera sortei eransteko; eta informazioa hartatik atera zen.

2001eko azken erroldan, bat ez etortze handiak daude Balear Uharteetan eta Katalunian; horregatik, hobe da errolda hori ez erabiltzea, emaitza bananduetan behintzat [CRUSCAT 2004].

  1. Ezagutzei eta erabilerei buruzko inkestak

Katalan Herrialdeetako gizarte zientziek oso garrantzi txikia eman diote hizkuntzen adierazpen balioari. Horregatik, ikerketa orokorretan, hizkuntza gaitasuna bakarrik hartu da aintzat. Erabilerei dagokienez, jatorrizko hizkuntza eta familia hizkuntza baino ez dira aztertzen. Hala ere, esan beharra dago hizkuntzak eleaniztasun egoerak argitzeko ahalmen handia duela frogatu dutela azterketa bakan batzuek (esaterako, Cabrek eta Sarriblek egindako azterketek, 2001eko CISek, Bartzelonako metropoli inkestak, gazteriari buruzko inkestak eta abarrek).

Artikulu honek ikuspegi orokor bat eman nahi du, Kataluniako soziolinguistikaren erabilerei buruz egin den ikerketaren gainean; beraz, ikerketak ez dira zehatz-mehatz aztertuko. Alabaina, badira hiru artikulu gai horretara hurbiltzeko funtsezkoak direnak. Lehen etapa ezagutzeko, Torresengana [1988] jo behar da, ezinbestean. Bigarren etaparako azterketa gehiago egin dira, eta horietan onenak Secretaría de Política Lingüística de la Generalitat de Catalunyak argitaratutako NovesSL aldizkari elektronikoetan ageri dira, hivern 2002 eta primavera 2003 zenbakietan. Hain zuzen ere, artikulu horietan oso zabal biltzen dira hizkuntzaren eremu osoan egin diren ikerketa makrosoziolinguistikoak.

Oro har, Ikerketa Soziologikoen Zentroa (CIS) da Valentzian, Katalunian eta Balear Uharteetan inkesta soziolinguistikoak egiteko ahalegin handiena egin duen erakundea. Espainiako Presidentetza Ministerioaren menpekoa da, eta ikerketa demoskopikoa sustatzen dihardu; horren haritik, berariazko ikerketa soziolinguistikoak egin ditu, 1993an eta 1998an, bai eta Nafarroan, Euskadin eta Galizian ere. Orobat, nabarmentzekoa da soziolinguistikoak ez diren beste inkestetan gaitasunari, erabilerei eta jarrerei buruzko informazioak txertatzeko egindako lana.

Lurraldez lurralde, Valentziak oinarri demolinguistiko zabala dauka, baina 90eko hamarkadari soilik dagokiona, Valentziako Generalitateko Servei d´Investigacions y Estudis Sociolingüístics (SIES) zerbitzuak egina. 90eko hamarkadako azken urteetan, Kataluniako Generalitatek zenbait inkesta soziolinguistiko egin ditu –besteak beste, DyM institutuak 1997an egindakoa–; orobat, Institut d´Estudis Regionals i Metropolitans erakundeak zenbait azterketa soziolinguistiko egin ditu Bartzelonako metropoliari buruz. Balear Uharteetan, Departament de Política Lingüísticak azterketa soziolinguistiko bat egin zuen, 2002. urtean. Andorrako gobernuak bi inkesta soziolinguistiko egin ditu [1995 eta 1999]. Ipar Katalunian ere bi inkesta egin dira, 1993an eta 1998an. Franja del Ponent eremuan bi azterketa egin dira: bata, Europako Euromosaic proiektuko esparruan egina, eta, bestea, Unibertsitateko hizkuntzalariek aurkeztua [Martin 1995]. L’Alguer hiriari buruz, bi azterketa egin dira: bata, 70eko hamarkadaren erdialdean egin zen [Grossman 1983], eta, bestea, eskola eremuan, 1998 eta 1999 bitartean [Chessa, prentsan]. Murtziako Carxe eremuko katalan hiztunen udalerriei buruz, berriz, ez dago datu demolinguistiko bat bakarra ere.

Gaur egun, 2003. eta 2004. urteetan, esparru osoko zenbait erakundek inkesta soziolinguistikoak landu dituzte, protokolo konpartituak ezarriz; itxarotekoa da inkesta horiek ondorengo urteetan lan orokor emankorra emango dutela, katalanak bere lurralde guztietan duen egoerari buruz3.

1.3.1.2. Lagin oinarriko azterketa puntuan adierazi den bezala, aztertutako biztanleen karakterizaziorako funtsezkotzat jo diren parametro jakin batzuetatik abiatuta landu dira laginak. Soziolinguistika katalanerako, Torresek [2003:50] metodo bat landu du, inkesta soziolinguistikoen egokitzapena baloratu ahal izateko. Funtsean, bi elementu lotzen dira: batetik, inkestatuen jatorrizko lurraldea eta, bestetik, erroldarik gertueneko aldagai hori bera; aldeak ezarritako mugak gainditzen baditu, hobe da azterketa aintzat ez hartzea. Metodologia hori erabiliz, azterketen arteko koherentzia hobetzen da.

Aitortutako datuen eta behatutako datuen eztabaidari dagokionez, azterketa batzuetan [Vila; Sorolla 2003] aipatu da aitortutako datuak, bakarka hartuta, ez direla oso fidagarriak. 2000. urtean, Kataluniako gehiengoak –bi heren inguruk– katalanez asko edo nahikoa egiten zuela adierazi zuen. 1997an, datu zehatzagoak hartu ziren, eta, horien arabera, Kataluniako herritarren % 41ek denboraren % 61 baino gehiagoan katalanez egiten dutela adierazi zuten. % 41 baino gehiagoan katalanez egiten dutela ziotenen kopurua ere bi herenetik urrun dago: herritarren % 59, gutxi gorabehera (katalanez nahikoa hitz egitearen maila % 41eko muga horretan ezarri da). Kontraesana nabaria da, beraz, eta horrek agerian uzten du aitortutako datuak ez direla guztiz fidagarriak, eta datu horiek eragiten dituzten faktore psikolinguistikoekin batera aztertu behar direla.

Beste kasu batzuetan, aitortutako datuak eta behatutako datuak alderatu izanak bat ez etortzeen berri eman du. Puigpelatek [2004] erakutsi duenez, azken inkesten emaitzen arabera (aitortutako datuak), katalanezko telebista kontsumoa % 50en inguruan dago. Ikusle kopuruei buruzko azterketetan, berriz, % 30en inguruan. Zer dela eta alde hori? Nolanahi ere, ikerketa bide horrek garrantzizko zenbait galderari erantzun behar die.

Hizkuntza erabilerei buruzko informazioa duten web orriak:

Valentzia: http://www.cult.gva.es/sies/fonsnum02.htm

Katalunia eta Ipar Katalunia: http://www6.gencat.net/llengcat/socio/us.htm

Balear Uharteak http://dgpoling.caib.es/user/menuweb/actuacions/full/fullinformatiu4/pagina6.htm#inici

http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hm02hivern/catalana/villa1_5.htm

Franja de Ponent: http://www.uoc.edu/euromosaic/web/document/catala/an/e19/e19.html

Andorra: http://catala.andorra.ad/CatalaAnd/recull.htm

  1. Ikuspegi psikosozialeko azterketak

Ernest Querolek [2003] zenbait inkesta egin ditu ikastetxeetako ikasleen artean, hizkuntzen, gizarte sarearen eta erreferentzia taldearen irudikapenak aintzat hartuz; hortik abiatuta, horien eta hizkuntza erabileren arteko loturaren indarra aztertu du. Eredua zenbait lurraldetan probatu da, eta alde handiak nabarmendu dira, korrelazio handiena duten aldagaiei dagokienez. Katalunian eta Balear Uharteetan, hizkuntzen irudikapena agertzen da lehen tokian; Valentzian, aldiz, valentzierazko gizarte sarea funtsezkoa da erabilera azaltzean.

Ikerketaren oinarri teorikoak aurkezterakoan, nabarmen makroaren eta nabarmen mikroaren artean dauden gizarte sareen (esaterako, psikologia sozialaren) analisia aurkeztu dugu. Planteamendu hori ez da Kataluniako soziolinguistikan behar bezala garatu. Alabaina, kontuan hartzekoa da, batetik, hizkuntzen erabilerak zerikusi handia duela gizarte elkarreraginarekin, eta, bestetik, sareen analisiak analisi nodala eta egiturazko analisia konbinatzeko aukera ematen duela; eta horrek aurrerapen positiboak iragartzen ditu esparru horretan.

  1. Behatutako pertsonen arteko erabilerari buruzko azterketak

Servei d’Ensenyament del Català (SEDEC) zerbitzuak eta Centre Universitari de Sociolingüística i Comunicació (CUSC) zentroak pertsonen arteko erabilerei buruzko ikerketa egin dute, ikastetxe askotako haurrak jolastokian behatuz [Vial eta Vila [2003]; Vila [2004]]. Hortik ondorio garrantzitsuak atera ahal izan dira, behatutako datuak oinarri hartuta. Gainera, aurrerapausoa da, batetik, behatutako datuak adierazgarritasunera hurbiltzen direlako, eta, bestetik, metodo horrek aukera ugari eskaintzen dituelako hizkuntza baten edo bestearen erabilera zer testuinguru zehatzetan gertatzen den aztertu ahal izateko.

  • Azterketa kualitatiboak

Hainbat azterketa kualitatibok gai batzuk sakon aztertu dituzte. Besteak beste, Emili Boixen [1993] edo Joan Pujolaren [1997] lanek sona handia izan dute; haietan, Bartzelonako metropoliko gazteen jarrerak behatu dituzte, eta zer hizkuntza erabiltzen duten, erabilera nola negoziatzen duten, hizkuntza bata ala bestea erabiltzea zerekin lotzen duten… aztertu dute. Virginia Unamunok [2003] lan horixe bera egin du katalanerako dinamika okerragoak eskaintzen dituzten industrialdeko auzoetan. Azkenik, Brauli Montoyak [1996] ere lan bikaina egin du Alacant hiriaren eta ordezkapen prozesu historikoan dauden familia erabilerei buruz, bizi historiari eta hizkuntza ordezkapenari egokitutako ikuspegi batetik abiatu bada ere.

  1. Eskaintza azterketak

Eskaintza azterketak merkeagoak eta errazagoak dira, eta, normalean, hizkuntzak zaintzearen ardura beren gain hartu behar dutela uste duten erakundeen eskutik etorri ohi dira. Horren haritik, Generalitat de Catalunyak Indexplà landu du, hizkuntza eskaintzan oinarritutako adierazle informatizatuen sistema bat [Castells 2003]. Honako hauek aztertu dira: errotulazioa, erabiltzailearen erabileretara egokitzea, erabilera irizpideak, dokumentazioa eta barne eta kanpo komunikazioa. Horrela, hainbat erakunde aztertu nahi dira (administrazio publikoak, enpresak eta elkarteak), behaketatik eta kostua jaistea dakarten erabateko automatizazio eta estandarizaziotik abiatuta.

  1. Kontsumo azterketak

Kontsumo azterketak hedabideei, irakurketari eta Interneti dagozkie. Hainbat azterketa egin dira, baina soziolinguistikarako ikerketa egokiak ez dira behar bezala garatu. Batetik, telebista audimetroetan behatutako datuak aztertu dira, baina horiek ez dituzte tokiko telebistak (katalanez gehiengoa dira) eta kable bidezko telebistak barne hartzen; eta, bestetik, emaitzetan ez dira estatu telebistetako katalanezko deskodetzeak bereizten.

Bestalde, inkesta azterketek, irratien, prentsaren, irakurgaien eta Interneten datuak biltzen badituzte ere, aitortutako gainerako datuen arazoak dituzte. Gainera, berariazko kontsumo inkestek ez dute hizkuntza aintzat hartzen bi hizkuntzatan argitaratutako egunkarien kasuan, eta, hori ez ezik, tokiko prentsa eta irratia ere –bereziki katalanez eginak izaten dira– ez dituzte kontuan hartzen.

  1. Azterketa esperimentalak

Hizkuntza erabilerei buruzko azterketa esperimentalik ez da egin, baina batzuetan teknika hori probatu da, hizkuntza gaitasun eta erabileren ahalmenera inguratu ahal izateko. Horren adierazgarri, adibide batzuk emango ditugu: batetik, prentsan argitaratutako Fabà et al. saioko protokoloan, komunikazioak irauten duen bitartean elkarrizketatuarekin katalanez egiteari eusteko agindua sartzen da. Erabaki hori hizkuntza gaitasunaren eta erabileraren neurri esperimental baten antzekoa da, katalanari eusten dion solaskidearen aurrean. Bestetik, prentsan ere agertu den Torner et al. saioan, antzeko proba bat egin da Modelo espetxean: presoekiko elkarrizketetan katalanari eutsi zaio, eta, horri esker, egiaztatu da aldez aurretik katalana erabiltzearen aurkakotzat jo ohi den kolektibo horrek katalana erabiltzeko ahalmen handia duela.

  1. ERABILERA ETA BESTE ALDAGAI BATZUK

Honen hasieran, hizkuntza gertakarian esku hartzen duten faktoreen konplexutasuna nabarmendu dugu, eta piramidearen lau dimentsioetan laburbildu: sistema, gaitasuna/jabetzea, jarrerak eta erabilera. Orobat, hizkuntza erpinen bitartez hizkuntzarenak ez diren alderdiak lotu behar zirela aipatu dugu. Azterketa zehatz batzuek frogatu dutenez –2002an Ernest Querolek egindakoak, esaterako–, irudikapen ideologikoek, gizarte sareek eta erreferentziazko gizarte taldeak garrantzi handia dute hizkuntza erabileren eraketan. Ikerketatik ondorio hau ateratzen du: Katalunian eta Balear Uharteetan, katalanaren erabilera hizkuntzen irudikapenari lotzen zaio, bereziki. Valentzian, aldiz, gizarte sareari lotzen zaio batik bat; hau da, valentzierazko gizarte sare sendo batek hizkuntzaren erabilera bermatzen du. Ondorioz, Valentzian, katalan hiztunen gizarte sarea etengabe txikitzen ari denez, arriskua beste bi lurraldeetan baino handiagoa da. Berriki, Albert Fabàk [2003], Txillardegiren eredua oinarri hartuta, beste metodo matematiko bat garatu du hizkuntza erabilerak aurreikusteko. Bi kasuetan, hizkuntza erabilerak aurreikusteko eredu batean aldagaiak sartzeko aukera aztertu da, hizkuntza erabilera horiek eragiten dituzten faktoreak eta horien indarra hauteman ahal izateko. Eredu horiek aitortutako gainerako datuen oztopo berak dituzte.

Katalunian soilik egin diren beste azterketa batzuetan [Vila; Sorolla 2003], aipatzen da jatorrizko hizkuntzak eta identifikazio hizkuntzak zerikusia dutela etxetik kanpoko hizkuntza erabilerarekin, baina ez da erlazio hori erabat aztertzen. Azterketa horiek aditzera ematen dutenez, jatorrizko katalan hiztunek asko erabiltzen dute katalana; gaztelaniaren hiztunek, aldiz, gutxi erabiltzen dute, eta, azkenik, jatorrizko elebidunek, bitarteko erabilera egiten dute (azken bi kasuetan, eremurik formalenetan eta gizarte arloan urrunen dauden eremuetan erabiltzen da gehien). Identifikazio hizkuntzari dagokionez, antzeko loturak ikusi dira, eta herritarrak nor bere jatorrizko hizkuntzarekin identifikatu ohi dira. Dena dela, familian gaztelaniaz egiten dutenek katalana gutxi erabiltzen badute ere, gaztelaniarekin identifikatzen direnen artean ez da erabilera ahul hori ageri. Azkenik, bi hizkuntzekin identifikatzen direnek ez dute zertan izan familian bi hizkuntzak erabiltzen dituztenak: normalean, jatorrizko hizkuntza gaztelania duten pertsonak dira eta hizkuntza hori erabiltzen dute etxean; katalana, aldiz, testuinguru formaletan, bereziki. Identifikazio hori ikusita, ez da harritzekoa elebidunen zati batek bere burua katalan hiztuntzat hartzea.

  1. ETORKIZUNEKO HAUSNARKETA

Lehen urteetan, Kataluniako soziolinguistikak gaitasuna, jabetzea eta hizkuntza sistema aztertzen jardun zuen. Azkenaldi honetan, berriz, hizkuntza erabilerak ikertzeaz arduratu da, bereziki. Orobat, hainbat azterketa egin dira, lurralde gehienek konpartitutako protokoloak ezartzeko. Gauzak horrela, etorkizunean aberastasun handiko ikerketak egingo direla aurreikusten da, hizkuntza erabileren eraketan zer aldagaik esku hartzen duten ezagutzeko bidean.

Orobat, azkenaldi honetan ikerketa soziolinguistikoak interes handia azaldu du aitortutako datuen kalitatea baloratzeko eta behatutako datuen analisia garatzeko, oraindik ere horretarako proiektu sendorik egin ez badu ere. Beste eleaniztasun egoera batzuetan egindako ikerketak erreferentetzat erabiliko dira.

  1. BIBLIOGRAFIA

Acadèmia Valenciana de la Llengua (2004) Enquesta sobre la situació del valencià AVL 2004. http://www.avl.gva.es/img/estudis/5/Enquesta.pdf

Boix, Emili [2003]. Triar no és trair. Identitat i llengua en els joves de Barcelona. Bartzelona: Edicions 62.

Castells, Alfred [2003] Indexplà. Programa d’avaluació de les organitzacions dins Noves SL. Revista de Sociolingüística dins Noves SL [estiu 2003] http://cultura.gencat.net/llengcat/noves

Consello d’a Fabla Aragonesa [1983] Datos lingüísticos de o zenso de 1981 dins de Fuellas d’informazión d’o Consello d’a Fabla Aragonesa, 37. zk., 1983ko iraila-urria.

Chessa, Enrico. [prentsan].La llengua interrompuda: Transmissio intergeneracional i futur del català a l’Alguer.

CRUSCAT, Xarxa [2004] Les dades lingüístiques dels cens de l’any 2001: alguns dubtes i limitacions. http://www.iecat.net/cruscat/documents/cens01/El cens lingüístic de 2001.pdf

Fabà, Albert [2003]. L’ús interpersonal del català i altres variables sociolingüístiques. Assaig d’un model interpretatiu. El cas de Santa Coloma de Gramenet. Revista de Llengua i Dret, 40. zk. Bartzelona: Escola d’Administració Pública de Catalunya.

Fabà, Albert; Gàlvez, Olga; Manrubia, Joan; Simó, Anna; Ubach, Noemí [prentsan]. El català a Catalunya. Entre l’esperança i el neguit. Empúries argitaletxea.

Galindo, Mireia iCarles de Rosselló [2003] Potser no anem tan malament. Les dades d’ús lingüístic familiar de l’Enquesta de la Regió Metropolitana de Barcelona. Revista de Llengua i Dret, 40, 267.-288. or.

Grossmann, Maria [1983] Com es parla a l’Alguer?. Bartzelona: Barcino argitaletxea.

IDESCAT [datarik gabea]. Cens lingüístic de l’aranès de 2001. Gràfics amb els principals resultats. http://www6.gencat.net/llengcat/aran/docs/aran_cens.pdf

Joan Solé Camardons [2003] El Sistema d’Indicadors Lingüístics (SIL): finalitat i característiques generals dins Noves SL [estiu 2003] http://cultura.gencat.net/llengcat/noves

Martín Zorraquino, María Ángeles, Fort Cañellas, María Rosa, Arnal Purroy, María Luisa i Giralt Latorre, Javier (1995) Estudio sociolingüístico de la Franja Oriental de Aragón. Zaragoza: Departamento de Educación y Ciencia. Zaragozako Unibertsitatea.

Média Pluriel Méditerranée (1998) Pratiques et représentations du Catalan. Montpellier: Région Languedoc-Roussillon.

Melià, Joan (2002) La situació llingüística a les Illes Balears. Comentaris al voltant d’una enquesta. Llengua i Ús 25, 61.-64. or.

Montoya Abat, Brauli [1996] Alacant la llengua interrompuda. Denes argitaletxea.

NovesSL Revista de Sociolingüística [hivern 2002]. Secretaría de Política Lingüística de la Generalitat de Catalunya. http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hemeroteca/hivern02.htm

NovesSL Revista de Sociolingüística [primavera 2003]. Secretaría de Política Lingüística de la Generalitat de Catalunya. http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hemeroteca/primavera03.htm

Ó Gliasain, M. (1996) The Language Question in the Census of Population. Linguistics Institute of Ireland: Dublin.

Puigpelat, Francesc [2004]. Dades sobre el català. Avui, 26/04/2004 http://www.avui.com/avui/diari/04/abr/26/20226.htm

Pujolar, Joan [1997] De què vas tio? Bartzelona: Empúries argitaletxea.

Querol i Puig, Ernest [2002] Usos i representacions socials de les llengües a les Illes Balears dins NovesSL [estiu 2002] http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hm02estiu/catalana/querol1_12.htm

Servei de Política Lingüística (1996) Coneixements i usos lingüístics de la població d’Andorra, Andorra: Govern d’Andorra, Ministeri d’Afers Socials i Cultura.

Servei de Política Lingüística (2000) Coneixement i usos lingüístics de la població d’Andorra. Situació actual i evolució 1995-1999, Andorra: Govern d’Andorra, Ministeri de Turisme i Cultura.

Torner, Rafael; Bretxa, Vanessa; Parera, M. Àngels [prentsan]. El potencial d’ús de la llengua catalana a la presó model de Barcelona.

Torres, Joaquim (1988) Les enquestes sociolingüístiques catalanes del 1974 al 1984. Treballs de sociolingüística catalana, 7. València, 3 i 4, 57.-77. or.

Torres, Joaquim [2003] L’ús oral familiar a Catalunya dins Treballs de Sociolingüística Catalana 17. zk. Edita Grup Català de Sociolingüística. València, 3 i 4.

Unamuno, Virginia [2003] Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Bartzelona: Graó argitaletxea.

Vila i Moreno, F. Xavier; Sorolla Vidal, Natxo [2003]. Els usos lingüístics interpersonals no familiars a Catalunya. Estat de la qüestió a començament del segle XXI dins Treballs de Sociolingüística Catalana 17. zkia. Edita Grup Català de Sociolingüística. València, 3 i 4.

Vila i Moreno, F. Xavier; Vial i Rius, Santi [2003]. Models lingüístics escolars i usos entre iguals: alguns resultats des de Catalunya. dins Perera, J. (ed.). Plurilingüisme i educació: els reptes del segle XXI. Ensenyar llengües en la diversitat i per a la diversitat. Barcelona: Institut de Ciències de l’Educació, Universitat de Barcelona, 207.-26. or.

Vila i Moreno, F. Xavier [2004] «Hem guanyat l’escola però hem perdut el pati?» Els usos lingüístics a les escoles catalanes. Llengua i societat, 1. CUSC: http://www.ub.edu/cusc/LSC/numero1/Usos_Vila.pdf

Villaverde i Vidal, Joan-Albert (2002) Coneixements i usos lingüístics a les Illes Balears. Revisió dels estudis promoguts per institucions i altres. Noves SL, hivern. http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hm02hivern/catalana/villa1_5.htm

(sailak: Euskararen erabileraren bilakaera azken ikerketen argitan | Katalunia | 53. 2004ko abendua. Euskararen erabileraren bilakaera azken… )

Comentaris»

No comments yet — be the first.

Deixa un comentari

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

Esteu comentant fent servir el compte WordPress.com. Log Out / Canvia )

Twitter picture

Esteu comentant fent servir el compte Twitter. Log Out / Canvia )

Facebook photo

Esteu comentant fent servir el compte Facebook. Log Out / Canvia )

Google+ photo

Esteu comentant fent servir el compte Google+. Log Out / Canvia )

Connecting to %s

%d bloggers like this: